Thursday, March 09, 2006

Keli finder


Etxebizitza ministerioak eta Gazteria Kontseiluak web-bilatzaile berri bat inauguratu dute gazteei etxebizitzarako sarrera errazteko asmoarekin. Keli finder deitu dute atari berria, eta orria ezagutarazteko asmoz promozio ekintza handia bat ere ari dira jorratzen.

Kanpaina osoa hemen eskuragarri duzu.

Begiratu spota, irrati-kuña eta lan grafikoa.

Erreparatu Keli Finder zapatilen promozio ekintzara.

Kanpaina honen kontrako ahotsak ere entzungarri daude sarean.

Ikuspuntu publizitario batetik...

a) mezu egokia zabaltzen da zapatila horiek oparitzen?
b) nola justifikatzen da kasu honetan gastu publizitarioa?
c) spotak egiten duen meta-publizitatea erabilgarria iruditzen zaizu?
d) gogoratzen al duzu antzeko teknikaren (produktu asmatuak oparitzearena) erabilerarik inoiz?
e) eraginkorra iruditzen zaizu promozio/publizitate kanpaina hau? zergatik?