Marketing Birala

MTV eta Asociación Nuevo Renacer
Lehenengo pausua MTVren izenean eman zen, bere programazio berria ezagutarazteko, hemen azaltzen den moduan. Honetarako web orri berezia ere abian jarri zuten.
Gero Amo a Laura bideoklipa eta Asociación Nuevo Renacer delakoaren web orria agertu zen interneten. Bideoklipak milioi bat deskarga izan ditu dagoeneko.
Kanpaianaren bi zatiak Tiempo BBDO agentziak garatu ditu.
Nazioartean beste marketing biral kasu esanguratsua Volkswagen Polo-k egindakoa izan da. Aintzindaria, dena den, Hotmail izan zen, bere postatik bidalitako mezu guztietan mezu publizitario bat eranstea erabaki zuena.
Klasean ikusitako eta hemen aipatutakoa kontutan izanda, erantzun hurrengo galderei:
1) MTVren kanpaina honen zatiren bat ikusita zenuen klasean ikusi baino lehen?
2) Marketing biral kanpaina baten partaide izan zara orain arte?
3) Biek e-maila erabiltzen dute batik bat, baina zein da marketing birala eta spamaren arteko diferentziarik nagusiena? Zeinek dauka eraginkorra izateko aukera gehiago? Zergatik?
4) Zergatik No mires MTV bezalako leloa MTV bera iragartzeko? Zein da jokaera honen logika?
5) Bat egiten al dute klasean azaldutako iragarkiaren atsegintasunaren balioak eta marketing biralaren nondik norakoak?
6) Desabantaila edo arriskuren bat ikusten al diozu marketing mota honi?

0 Comments:
Post a Comment
<< Home