Tuesday, February 14, 2006

2. Ariketa. Teknologia Berriak: Erronka Berriak.

Bigarren ariketa hau oso erraza da.
Internet barrena surfeatzea besterik ez duzu egin behar.
Hamabost minutu dituzu nahi duzuna egiteko: posta elektronikoa irakurri, egunkaria birpasatu, zinema kartelerari begirada bat bota, unibertsitateko orrian bekaren bat bilatu... nahi duzuna.
Apunta itzazu bisitatzen dituzun orrien izenak edo helbideak.
Hamabost minutu horiek pasatuta, buelta zaitez orri honetara eta irakurri beheko galderak.






Aski da, igaro dira hamabost minutu horiek.

Ariketatxo bat orain.

Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu...

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam...)
b) Ze markarekin egin duzun topo?
c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitatearengan. Hor zegoen, ezta?

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontutan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontutan hartuta.

Galdera eta hausnarketa hauek erredaktatu eta gero, sar ezazu txostenean.

Eskerrik asko.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home